bidasoamedia bidasoamedia

Hasiera bikaina eman dio Leka Eneak ligari

Garaipen banarekin ekin diote Leka Eneako talde nagusiek Superdibisioko ligari. Emakumeak Torrelavegan hasi ziren larunbatean, mailara heldu berria den aurkariaren kontra. Esperientzia handiagoa du Leka Eneak eta 2-4 gailendu zen. Gizonezkoen taldeak 1-4 irabazi zuen Burgosen.

Jipoia jaso du Hendaiak Cognac-en

COGNAC 67-10 HENDAIA

Irteera zaila eduki zuen Hendaiak igandean, eta agerian gelditu zen Cognac aurkariarekiko duen desabantaila. Neurketaren hasieran besterik ez zion eutsi, baina 24.minuturako, 13-3 galtzen ari zen. Beste zazpi puntu lortu zituen Cognac-ek atsedenaldiaren aurretik, eta bigarren zatian, jaun eta jabe izan zen.

MERTXE TRANCHE, ikertzailea: “Goraipatzekoa da Errepublikaren garaian langabezia gainditzeko"

Tokiko best-sellerra izan da Mertxe Tranche Iparragirreren Los buenos hijos liburuaren lehen bolumena. Bi edizio saldu ditu jada, apirilean argitara atera zenetik. Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikarren elkarteak argitaratutako liburua dela kontuan hartuta, ez da marka makala. Bigarren Errepublikak, Gerra Zibilak eta ondorengo diktadurak oraindik ere pizten duten interesaren seinale. Tokiko ikuspegitik, beti ere, arlo soziala, ekonomikoa eta kulturala landu ditu, bereziki, Mertxe Tranchek.

Desabantailari buelta eman dio Real Unionek

REAL UNION 3-1 AMOREBIETA

REAL UNION: Otaño, Estrada (Aimar, 70') Ekhi, Esnaola, Gayoso (Urkizu,65'), Rodellar, Martins, El Haddadi, Juan Domínguez, Capelete (Orbegozo, 52'), Galán.

AMOREBIETA: Tena, Agirrezabala, Sanchez, Simic (Seti, 75'), Luengo, Juaristi, Alvaro, Iturraspe (Mujika 62'), Jon Ander, Ubis (Ortega, 51'), Seguin.

GOLAK: 0-1: Ubis (14'); 1-1: Martins (56'); 2-1: El Haddadi (57'); 3-1: Orbegozo (67').

Literaturarekin lotura izango du Bidasoko Abesbatza Jaialdiak

Irailaren 30ean eta urriaren lehenean izango da Bidasoko Abesbatza Jaialdia. Musika eta literatura batuko ditu, izan ere, abesbatzez gainera, Oskarbi 21 eskualdeko idazleen kultur elkarteak parte hartuko du.

Mobilizazioak izan dira Hendaian, lan kodigoaren aurka

Lan Kodigoaren kontrako bigarren mobilizazio izan da irailaren 21a, Frantziako Estatuan. Greba eta mobilizazioak izan dira Hendaian, intersindikalak deiturik. Goizeko 11:30etan CGT, Solidaires eta FSU sindikatuek deiturik, Intzura-Le Joncaux industrigunearen sarreratik, Ficobaraino manifestaldia egin dute Herriko Etxetik iraganda.

Aholkularitza juridikoa eskaintzen du Indoamerika Herria elkarteak

Estrella Radiante elkartearen lekukoa hartu zuen, 2015eko abenduan, Indoamerika Herriak. Integrazioaren eta elkarbizitzaren arloan lan egiteko sortu zuten aurrekoa, 2010ean. “Hasieran, bazkideen %80 peruarrak ginen, gure lagunartean osatu baikenuen. Elkar ezagutzen dugu, eta gure arteko harremana naturalagoa da”, azaldu du Mario Mirandak. Gaur egun, 100 inguru dira Indoamerika Herrian, herrialde ugaritakoak: Peru, Bolivia, Ekuador, Kolonbia, Venezuela, Nikaragua eta Honduras, besteak beste. Irun hiri osoan, jatorri latinoamerikarra duten mila biztanle inguru egongo direla kalkulatu du peruarrak.

Bidasoara helduko da Dantza Hirian programa

Baiona-Donostia Eurohirian gantza garaikideko emanaldiak eskaintzen ditu Dantza Hirian programak. Aurten ere, Behe Bidasoa eskualdera iritsiko da. Ostiralean, irailaren 22an, Irungo Zabaltza eta Jose Manuel Amunarriz plazak dantza eta musikaz beteko dituzte. Igandean berriz, Hondarribiaren txanda iritsiko da.

Euskal Herriko dantzak Italiara eraman ditu Kemenek

Danzando Tra I Popoli jaialdiaren XVII. Edizioan parte hartu du Kemen Dantza Taldeak, Blessano di Basilianon, Italia ipar-ekialdean. Irungo taldeko 30 ordezkari inguru izan dira bertan, iraileko lehen asteburuan. Kultura minoritarioei eskainitako edizioa zen aurtengoa, eta Larratz (Burlata, Nafarroa) eta Atlantic Rhythm (Irlanda) dantza taldeek ere parte hartu dute, Danzerini Udinesi etxeko taldearekin batera.

Bidasoa ez da Ademarren mailako aurkaria izan

BIDASOA 13-25 ADEMAR

BIDASOA: Ledo; Cavero, Beltza, Aldaba, Renaud (2), Popovic (1), Redondo; Crowley (3), Nonó (1), Kauldi (10), Serrano (1), Muiña, Azkue (4), Lancina (2).

ADEMAR: Biosca; López (1), Juanín (2), Rodrigo Pérez (5), Piñeiro (7), Vieyra (6), Costoya (6); Carou, David Fernández, Jaime Fernández (1), Marques (1), Gonzalo Pérez, Pesic (1).

MARKAGAILUA: 1-2, 1-4, 3-6, 4-9, 7-12, 11-14 (atsedenaldia); 13-16, 16-19, 17-22, 21-24, 24-27, 26-30.