|
2008.05.06 |
|
Bidasoa Media (www.bidasoamedia.info) Behe-Bidasoa eskualdeko webgune informatiboa duzu. 2005ean mundura sortutako proiektua izaki, bere egitura guztiak berritu eta itxura egokitu dugu, bere funtzionalitatea hobetuz. Zentzu honetan, herritarren parte-hartzeko aukera eskaintzen dugu topagune gisa.
- Albisteak bidali
- Iritzi artikuluak idatzi
- Ekitaldi eta agendarako hitzorduak bidali
- Argazkiak bidali
- Bideoak zintzilikatu (youtube-tik estekatuz eta bideoak igoaz)
Egitasmo honetara hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Esker onez jasoko ditugu zuen ekarpenak. Ea guztion artean gure bidasoaldea euskaraz egin eta bizitzeko kapazak garen.
Beti ere Irun, Hondarribia, Hendaia, Biriatu edota Pausu (Urruña)ri lotutako edukiak jasoko ditugu. Bidasoa Media Pausumedia elkarteak bultzatutako egitasmoa da, euskararen erabilera sustatzeko asmoz eta euskararen normaliziorako bidean euskal hiztunontzako gure inguruaz informatzeko eskubidea bermatu ahal izateko.
Nahi duzuenerako jarri gurekin harremanetan formulario hau erabiliz.
|