|
Joaldunen sagarnotegia Hendaiako Hiri Bestan |
|
|
|
2010.07.29 |
|
Agorrilaren 6 eta 7rako ospatuko den Hiri Bestaren karietara, Joaldunen sagarnotegia antolatu du Besta Komiteak hiri erdiko Merkatu Zaharrean. Sagarnotegi afariaren menua 12 euroan izanen da txorizo egosia sagarnotan, omeleta, entrekota plantxan pirperrekin, gasna eta euskal pastizaz osatua. Hiru lagunendako sagarno botila ere prezio horren barne da. Afaria agorrilaren 6an izanen da Merkatu Zaharrean iluntzeko 20:30etik goiti, eta txartelak aitzinetik erreserba daitezke honako telefonora deituz: 0686 23 58 51
|