Azken ordua:
  • Beteranoen Moila asteburuan erabiltzaileentzako ireki egin dute
  • Real Union-Orihuela partida irailaren 8an Espainiako Errege Kopako kanporaketan
  • Ertzaintzak motorren azterketa teknikoaren kontrol kanpaina egingo du irailan
  • Hondartza Kiroldegia irailaren 1etik 10era itxita egongo da garbiketa lanengatik
  • Irailaren 15a arte 19:30etik goiti Errepublika Plazan aparkatzea debekatu dute
LAB sindikatuaren permanentziak udako sasoilariendako Inprimatu E-posta
2010.07.29
Uda aintzinean Iparraldeko sindikatek kanpaina abian jartzen dute langile sasoilariei beren eskubideetaz informazioa emateko. Ordutegi luzeak, soldata apalak, pausa egun gutti... Langile hauek problematika berezia dutela oharturik, beraiengana hurbiltzea inportantea dela uste du LAB sindikatuak. Hala nola, uda honetan ere, 11. aldikotz, sasoilarien eskubideeri buruzko informazio kanpaina bat antolatu du.

Kanpaina horren karietara, afitxa, pegatina eta informazio liburuxka bat atera ditu sindikatuak. Eta uztailan bezala, agorrilean ere, permanentziak atxikiko dituzte Iparraldeko bulego guzietan. Hendaian Z.I. des Joncaux, Intzurako autoportuan eginen dituzte asteazkenero 16:00etarik 18:00etara. 
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >