Azken ordua:
  • Beteranoen Moila asteburuan erabiltzaileentzako ireki egin dute
  • Real Union-Orihuela partida irailaren 8an Espainiako Errege Kopako kanporaketan
  • Ertzaintzak motorren azterketa teknikoaren kontrol kanpaina egingo du irailan
  • Hondartza Kiroldegia irailaren 1etik 10era itxita egongo da garbiketa lanengatik
  • Irailaren 15a arte 19:30etik goiti Errepublika Plazan aparkatzea debekatu dute
Irungo udal langile, zinegotzi eta udal taldeen ordainsariak murriztea onartu dute Inprimatu E-posta
2010.07.30

PSE-EE udal taldearen proposamena EAJ-PNV eta PP alderdien abstentzioari esker onartu zen asteazkeneko udalbatzan, eta langileen zein oposizioko taldeek "Udalaren gastuak eta krisia langileek ordaindu behar izatea" gogor kritikatu dute.

IRUN / Koldo Nausia

Irungo udalbatzak udal langile, zinegotzi eta udal taldeen ordainsariak murriztea onartu zuen pasa den asteazkenean. Baina Espainiako Gobernuak maiatzean dekretu bidez onartutako legea ezadostasun maila handi batekin indarrean sartu da Irungo Udalean. Izan ere, PSE-EE alderdiak proposatutako soldaten murrizketa EAJ-PNV eta PP alderdien abstentzioari esker onartu ahal izan baitzen. Eta Udaleko funtzionariak haserre azaldu dira. Udal Langileen Batzordeko idazkari Josean Ibargoienen arabera, "Udalak irundarron dirua hirigintza lan faraonikoetan gastatzen duen bitartean, krisiari aurre egiteko hartzen duten neurria langileak zigortzea izan da".

Horiek horrela, Jose Antonio Santano alkateak langileen haserrea ulergarritzat jo du, baina gehiengo batek arduraz jokatu duela nabarmendu du. "Egoera ekonomikoa dela eta, enpresa gehienetan lantaldeen murrizketak ematen ari dira, eta Udalean ere ahalegin bat egin behar genuen, soldaten murrizketa honekin urtean milioi euro aurreztuko baitugu", esan zuen atzo udalbatza ondorengoan. Eta ordainsarien murrizketak funtzionariei -%1- ez ezik, politikariei ere -%5- eragiten diela gogora ekarri zuen.

Oposizioaren kritika

Nolanahi ere, hartutako erabakiak udalbatzan eztabaida piztu zuen. Ezker abertzaleko hautetsi Peio Gaskon murrizketaren kontra azaldu zen. "Udalhitzek urteotan proposatu dituen soldaten igoerak onartuak ez izan arren, orain jaitsiera bai". Era berean, "langileei lapurtu baino lehen" AHT proiektua, Pasaiako kanpo portua eta hainbat obretara bideratzen dirua murriztu daitekeela gogoratu zuen Gaskonek. 

Ezker Batua-Aralar udal taldeak aldiz "funtsarik gabeko murrizketa" egin dela nabarmendu zuen. Manuel Millan zinegotziaren arabera, "orohar funtzionarien soldaten murrizketarekin banketxeei eman zitzaien dirutzaren parte txiki bat besterik ez berreskuratuko, eta erabaki honek ez du langabezia murriztuko, ezta ekonomia berrabiatuko ere".

Halere, bozkatzerako garaian abstenitu egin zen PP alderdiko bozeramaile Juana de Bengoetxea kritiko azaldu zen erabakiarekin. Eta kontra bozkatzea ezinezkoa zuela onartu arren, 2009an Udalaren aurrekontuaren laurdena soldatak ordaintzera bideratzen zen bitartean, orain herena bideratzen dela nabarmendu zuen. Haatik, 92 milioi euroko aurrekontua izatetik 67 miloi eurora pasa delako izan da. "Soldaten gastua gutxitu beharra dago, benetan laguntza behar duten herritarrei diru gehiago bideratzkeo", esan du PPko ordezkariak.

Zentzu horretan, Peio Gaskonek irundarren zergak zertara bideratzen diren gogoratu nahi izan zion Bengoetxeari. "Irundarrek jartzen dituzten 100 euroetatik 27 Espainiako Armada eta errege-etxera bideratzen dira". 

Komentarioak (0)add comment

Komentarioa idatzi
txikiago | handiago
password
 

busy
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Hitzorduak Irunen

xڵXms8i 1`17]WFX(ȖO!oe0/II:a& Үg)P{Xô)K |mLw rP_.5Α?T |6szx$$1]FAm.GPŷOXQI;CN$f:OF et22܅DJ 9uΎؽAk0pp{{_&ͥu}ti>!=I()Av%"|A&,wIPz0?H;8Otߠ>oWj%ty&33Ũ:|叽_E%M$frj3 Cڱ? Or#˄?Oz2 >@6_Q~F4N5Ϻ^k;O_;k͆.!8>8BZ|܀N;׷}}R6"04+ gcƣI&D艗fn"vĖp-4/S|b* PRlA Dw%=@sMCB Ҍ8X֯Y. q4<ԼzPXvqv#v³r$>炞Z7'_.%*diIB {LB_6j.u^Qf1!Cq72Cj-uQ׫g ^-KJ7ޟY6z]Hj%Px:gDwxˏ7G-f0'p_Ρ8Rhn 'L= "bꃈRT?k]\\8M[E> 7`HlS۰i~ o[!@XCC4FxG!>G` 訐=Y |"Od,[liCL C NbF PAŝ"􎥕[,4R12^d5qa):?~AR߮5 yڶu:@9f1iyĶԒ׭.FܘnY/ǝ {̡&{iHI ] mQ" uLb햰qy i|B?>}|P~cBБ& {>&Pcg|YRP3m" M98 PȘA}U-vM,i8dJ sgvzpۂjO(Y \7_(loR|6^RkJͯbao`x\*Llnµ !@m~څpF-qy:T'zKlN@#7[Fn\5U*3屌2ށ@N44 P# |06r+ nYyS